XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aipatutako baldintzak, beren bidez lizentziaren bat uka daitekeen orotan ezarri beharko dira.

10. Art. Eraikinen lehen erabilpena.

Ordenamendu juridikoaren arauera jarraitu beharreko iharduerei buruzko espedienteen kaltetan izan gabe, eraikin eta instalazioak lehen aldiz erabili eta okupatzeko lizentzia eskatzerakoan honako dokumentu hauek erantsi beharko dira:

- Obra amaieraren ziurtagiria, bertako zuzendariak baimendutakoa.

- Obretan zehar behar bezala baimendutako aldaketak sartuz gero, obraren behin betirako kokaeraren planoak.

- Eraikinen kanpoaldearen edo instalazioen argazkiak, gutxienez 13 x 18 cmkoak, atzekaldean lizentziaren titularrak edo obrako zuzendariak sinatuak, errealitatearekin bat datozela adieraziz.

- Erakinetik hiri zerbitzu orokorretarako (ura, saneamendua, argiteria, elektrizitatea, gasa, e.a.) hartuneen behin betirako egoeraren planoak (kokalekua eta ezaugarri teknikoak).

- Azken likidazio ekonomikoa, inbertsioen azken zenbatekoa adieraziz.

- Hirilurraren kontribuzioko alta.

VI TITULUA - ERABILERA ERREGIMENA

11. Art. Erabilera nagusia.

Industri erabilera da erabilera nagusia.

12. Art. . Onartutako erabilerak.

Industri erabileran honako iharduera hauek barne hartzen dira:

1. Mota orotako ondasun eta produktuak lortu, transformatu edo muntatzea.

2. Produktuak biltegiratu, gordailatu edo banatzea, xehekari, handizkari instalatzaile, fabrikatzaile edo banatzaileentzako hornidura barne, zuzeneko salmenta zerbitzuarekin ala gabe.

3. Ibilgailu edo makineriaren konponketa, zerbitzu, salmenta edo mantenimendua.

4. Erabili, mantendu edo saldutako materialak, edo erabilitako bitarteko teknikoak direla eta, sor lezaketen molestia, arrisku edo ezerosotasunengatik egoitza erabilerekin bateraezin direnak.

5. 1961eko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan osasungaitz eta arriskutsu gisa definitutako industri iharduerak baztertuta geratzen dira.

Ezar daitezen neurri zuzentzaileak hartuz soilik garatu ahal izango dira, Udalak birkontsideratu beharko duelarik eta beti ere eraikinaren gainerako erabiltzaileen segurtasun osoa eta ingurunearekiko eragin negatiboa ezabatzea ziurtatzen badute, kasu orotan Udalak bidezko deritzen aholkapenak burutu ondoren.

6. Zerbitzu, ekipamendu publiko eta aparkaleku erabilerak onartu ahal izango dira, beti ere industri iharduerekin bateragarri baldin badira eta ezar litezkeen hirigintza baldintzatu bidezkoak betetzen badira.

7. Etxebizitza erabilera baztertuta dago, eraikinen eta instalazio erantsien jagoletza eta artapenerako langilegoarentzat diren etxebizitzak salbu.

Etxebizitza onargarrien gehienezko kopurua hirukoa izango da, etxebizitza horien titulartasunak orubeari loturik geratu beharko duelarik, eraikin zerbitzu amankomun gisa.

8. Oin bakoitzean onar daitezkeen kargak ondorengoak izango dira gutxienez.

Bigarren sotoko oinean mugarik gabe.

Behe oinean 1.5 Kg/m2